Erabaki da herriko zein lokaletan egin ahal izango diren etxebizitzak

Kronika - Erredakzioa 2008ko uzt. 31a, 02:00

JOAN den asteko Plenoan onartu zen behin betiko lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza eta beraz dagoeneko zehaztuta daude herriko zein eremutako lokalak bihur daitezkeen etxebizitza. Ordenantzak azaltzen duenez, honako eremu hauetako lokalak ezingo lirateke etxebizitza bihurtu:
• Agustindarren plaza.
• Antziola auzoa (1etik 30era)
• Biteri kalea. • Elkano kalea.
• Felipe Sagarna, Zapa, kalea.
• Gudarien plaza.
• Izpizua kalea.
• Kale Nagusia.
• Kardaberaz kalea.
• Karobieta auzoa (1, 1A, 2).
• Latsunbe auzoa.
• Lizeaga kalea.
• Marieluts auzoa.
• Montebideo kalea.
• Nafar kalea.
• Oartzu kalea (2, 4 eta 6 sarrera Elkano kalera ematen dutenak).
• Orkolaga kalea 2, 2A, 4, 15*, 17 *, 19* eta 20* (* sarrera Latsunbe aldera dutenak).
• Perkaiztegi kalea.
• Txirrita kalea.
• Urbieta kalea.
• Latsunbeberri auzoa (1, 11, 12, 19, 20, 27,28, 35, 36, 37, 38).

Gainerako baldintzak Lokalak etxebizitza bihur ezin daitezkeen eremuak zehazteaz gain, beste baldintza batzuk ere jasotzen dira ordenantzan. Esate baterako lokalak etxebizitza bihurtzeko zein baldintza bete behar dituzten, itxura aldetik, baita azalera eta neurri aldetik ere, argiztapen eta aireztapen aldetik, sarreraren baldintza aldetik, besteak beste. Ordenantza udaletxeko 4garren solairuan eskura daiteke, Hirigintza zerbitzuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!