GETARIA-Zarautz igeriketa proban 976 igerilarik hartu zuten parte, horietatik 37 hernaniarrak ziren. Hernaniko taldean dabiltzan lau igerilari astigartarrek ere hartu zuten parte. Helduetan egin beharreko distantzia 2.800m-koa izan zen. Infantiletan aldiz, 600m-koa.
Hernaniarrak ederki proban
Gizonezkoetan, iristen lehena Adnan Mustafic getxoztarra izan zen, 0:35:31 minutuz igerian egin ondoren. Lehen gizonezko hernaniarra sei minutu eta sei segundu beranduago iritsi zen 44. postuan. Ioritz Aldabek, helmugara iristeko 0:41:37 minutu behar izan zituen. Emakumezkoetan aldiz, helmugara iristen lehena Oihane Berganzo portugaletearra izan zen. Helmugara iristeko 0:39:21 minutu behar izan zituen. Lehen hernaniarra hiru minutu eta berrogehita hamazazpi segundu beranduago iritsi zen. Miren Bajardik 0:43:18 minutu behar izan zituen helmugara iristeko. Infantiletan ere hernaniar neska batek hartu zuen parte. Proba honetan lehen neska, Irati Mendia donostiarra, 0:11:04 minutuan iritsi zen helmugara. Alazne Egiazabal hernaniarra berriz, minutu eta bederatzi segundu beranduago iritsi zen, seigarren postuan, 0:12:13 minutu igerian egin ondoren.
LUIS GORROTXATEGI: «Ezagutzen ez dudan pertsona batek laguntza eskaintzea izugarria iruditzen zait»
LUIS Gorrotxategi hernaniarra Getaria-Zarautz proban parte hartzen lehen itsua izan da. Ez zuen erronka makala izan, baina lortu zuen bere helburua. Kronikari aitortu dionez, «proba ezin hobeto joan zen, itsasoaren egoerak beldurra ematen zidan, baina eguna iritsi eta itsaso ederra zegoen». Helmugara iristean izugarrizko poza sentitu zuela aitortu digu «Satisfakzio izugarria sentitu nuen, ez nekien egitea lortuko nuen edo ez, eta lortu nuen». Laguntzailea Edorta Badiola zarauztarra izan zuen «berak ni baino satisfakzio handiagoa beharko luke, ezagutzen ez dudan pertsona batek laguntza eskaintzea izugarria iruditzen zait». Ezintasuna duten guztienganako hitzak ere izan ditu «jendea animatuko balitz kirol esparru asko egokituko lirateke, laguntza gehiago izango genituzke». Bestalde, Gorrotxategik esan digu, hil berria den Antton Adarraga gogoan izan duela proban. Hernaniko kiroldegiari eskerrak eman nahi izan dizkio emandako erreztasunengatik.
GIZONEZKOAK
1. Adnan Mustafic (Getxo) 0:35:31
44. Ioritz Aldabe Sarasua 0:41:37
49. Alex Allur Arostegi 0:41:42
51. Iñigo Iradi Goñi 0:41:54
69. Aitor Goñi Iradi 0:43:09
86. Txomin Mujika Cast. 0:44:18
95. Xabier Andres Alber. 0:44:42
106. Jon Imanol Fernan. 0:45:21
107. Jon Ander Izuzkiza 0:45:22
120. Ander Urreta Goñi 0:45:38
166. Julen Gil Insausti 0:47:05
179. Asier Garcia Aranb. 0:47:32
209. Xabier Iradi Mitxel. 0:48:45
278. Joxe Luis Salaberria 0:50:54
282. Xabat Aizpiolea Ira. 0:51:05
306. Unai Agirre Goia 0:51:44
320. Jurgi Blanco Perez 0:52:09
371. Fernando Landarri. 0:53:32
464. Alberto Arenales 0:56:02
503. Andoni Tolosa Gar. 0:57:48
548. Josema Gonzalez 0:59:58
550. Iñaki Zabalegi 1:00:01
613. Mikel Joakin Tomas. 1:03:59
614. Asier Ocon Martir. 1:04:00
645. David Mendez Car. 1:07:01
647. Joxeba Iurramendi 1:07:03
652. Jon Mikel Urkiola 1:07:20
675. Luis Gorrotxategi 1:10:20
EMAKUMEZKOAK
1. Ohiane B. (Portugalete) 0:39:21
8. Miren Bajardi Maza 0:43:18
11. Maitane Damborenea 0:43:47
15. Andrea Izagirre Ota. 0:44:05
16. Leire Gonzalez de C. 0:44:13
43. Ainhoa Makazaga 0:49:54
62. Nadia Diez Corbella 0:53:11
110. Ane Urrutia Pagola 0:57:17
116. Estitxu Mendizabal 0:58:12
117. Nagore Garaiar 0:58:13
127. Eba Zilbeti Lazkano 1:00:40
142. Lourdes Irizar 1:04:27
147. Izaskun Salsamendi 1:06:43
159. Txaro Tomasena 1:09:59
EMAKUMEZKO INFANTILAK
1. Irati M. (Donostia) 0:11:04
6. Alazne Egiazabal 0:12:13