VII. Javi Perez Memoriala larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2008ko abu. 8a, 02:00

LARUNBATEAN VII. Javi Perez Vacas Memoriala jokatuko da Zubipen, goizeko 11:00etan. Partidua CD Hernani eta Zaragozako Stadium Casablancako jubenilek jokatuko dute.

Emaitza gutxienekoa
Aurtengoa Javi Perez Vacas CD Hernaniko kide izandakoa gogoratzeko egingo den VII memoriala izango da. Joan den urteko partiduan zaragozatarrak izan ziren nagusi 2-3. Hala ere, partiduko emaitza gutxienekoa izaten da. Garrantzitsuena, dudarik gabe, anaitutako bi taldeak beste urtebetez elkarrekin arituko direla da, CD Hernaniren alde gauza handiak egin zituen pertsona gogoratzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!