San Inazio jaiak ostegunean Santa Barbaran

Kronika - Erredakzioa 2008ko uzt. 28a, 02:00

San Inazio eguna ospatuko da ostegunean Santa Barbaran. Urteroko moduan bazkari ederra prestatu dute, marmitako, txuleta eta Adarragako tartarekin. Txartelak salgai daude Aralar eta Kitto tabernetan. Bestalde, ostegunean Santa Barbarara puntaraino kotxez igo nahi duenak goizeko 10:00ak aurretik egin beharko du. Ordu horretatik aurrera, itxi egingo dute azken aldaparako sarrera automobilentzako.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!