HAURRENTZAKO txotxongilo emanaldia izango da gaur Biteri kultur etxean. Zergatik bizi da txanogorritxoren amona basoan? da antzezlanaren izena. Emanaldia euskeraz izango da eta 3 eta 12 urte arteko haurrek ikusteko modukoa. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da.
Enkarni Genuaren ipui baten moldaketa
Gaur ikusiko ahal izango den antzezlana Enkarni Genuaren ipui baten moldaketa da. Bertan azaltzen dira, Xabiri, zortzi urteko mutiko bati, txanogorritxoren ipuinaren bueltan sortzen zaizkion zalantzak: nola deitzen da Txanogorritxoren ama? Zergatik bizi da amona basoan? Zoriontsu al da?. Izan ere Xabiri iruditzen zaio Txanogorritxoren ipuinean informazioa falta dela. Duda horiek argitzeko Xabi detektibe lanetan hasiko da, hainbat lagunekin batean. Antzerki amaieran, ikusleei irribarrea geratuko zaio ezpainetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!