HERNANIKO igerilariak Euskadiko Txapelketan izan dira eta parte hartutako proba guztietan aurreneko 9 postuen artean egotea lortu dute. Infantil mailan, Alazne Egiazabalek, brontzezko domina lortu du gainera, 50 m. tximeleta proban. 50 m. librean ere 5garren postua eskuratu du Egiazabalek. Junior mailan, Miren Bardajik ere lan txukuna egin du. 200 m. bularrean 4garrena izan da; 100 m. bularrean ere bai eta 50 m. bularrean 5garren postua eskuratu du. Kategoria berean, Maitane Danborena 50 m. bizkarrean 4garrena izan da eta 100 m. bizkarrean ere bai. Junior mailan, Axel Allerru 9garrena izan da, 50 m. bularrean.
Orain itsasoko denboraldia
Euskadiko Txapelketaren ondoren bukatutzat eman dute igerilariek denboraldia. Hala ere, hemendik aurrera probak izango dira itsasoan eta gogotsu daude parte hartzeko. Atzo adibidez, Getaria-Zarautz trabesia izan zen eta taldeko 8 igerilarik hartu zuten parte. Horrez gain, igerirako afizioa duen hernaniar mordoxka ere animatu zen proban parte hartzera. Emaitzak jakin bezain pronto Kronikan argitaratuko dira.