‘Azken Kilometroa’ bizikleta denda baino gehiago, gaurtik aurrera zabalik

Kronika - Erredakzioa 2008ko abu. 4a, 02:00

Azken Kilometroa denda irekiko da gaur bezeroentzat. Bizikletak eta akzesorioak saltzen dituzte, baina horrez gain txirrindularientzat eta hasi nahi dutenentzat zerbitzu integrala eskaintzen dute: aholkularitza zerbitzua, konponketa tailerra eta bizikletentzako labaderoa, esaterako. Arlo ezberdinetako materiala eskuratu daiteke bertan: karreteran ibiltzeko bizikletak eta materiala; mendirako mountain bike-ak; haurrentzako bizikletak, herri barruan ibiltzeko bizikletak, eta abar. Orbea, BMC, Trek eta Scott markekin egiten dute lan, eta behar eta poltsiko ezberdinetarako moduko eskaintza dute aukeran. Dendaren inaugurazioa ostiralean izan zen eta txirrindulari profesionalak eta izandakoak gonbidatu zituzten. Txirrindularitza zaletuak ere ez ziren falta izan. Dendaren ordutegia: astez 09:00-14:00/16:00-20:00; eta larunbatetan, 10:00-13:00. (Marieluts 8, Latsunbeko rotondan).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!