ATZO jokatu ziren Kiroldegian, Hernaniko 4 1/2ko pelota txapelketako finalak. Kadete mailan Murgiondok irabazi zuen finala, 22 eta 14, Lopezen kontra. Jubenil mailan, Bilbao eta Esnaola ziren finala jokatzekoak, baina azkenean Otaegik ordezkatu zuen Bilbao. Finala Esnaolak irabazi zuen, 22 eta 18. Nagusi mailan, Erroizenea eta Esnal izan ziren aurrez aurre eta txapela Esnalek eraman zuen, 22 eta 12 irabazita.
Denboraldiari bukaera emateko txapelketa
Hernaniko 4 1/2ko pelota txapelketa uztailan zehar jokatu da eta bertan Hernaniko pelotariek jokatu dute, Hernaniko taldean daudenak nahiz beste talde batzuetan daudenak. Txapelketa urtero egiten da, denboraldiari amaiera emateko. Finalen ondoren denboraldi bukaerako bazkaritan bildu ziren denak.