ASTIGARRAGA eta Aranoko Santio jaiak gaur bukatuko dira, jai giroz eta ekintzez betetako egunen ondoren. Hala ere, jaiei amaiera eman aurretik izango da non gozatua, batean zein bestean.
Astigarragan, betizu-jana eta Traketsekin dantzaldia
Astigarragan gaur goizean goizetik hasiko da jaia, txosna gunean gosaria jarriko baitute. Eguerdian Kataluniatik etorritako koadrila batek giza dorre ikusgarria eraikiko du, Foru plazan. Eguerdirako betizu-jan herrikoia antolatu dute, eta arratsaldean, esku pelota jaialdia, toka txapelketa eta Mikroglophone umorezko kale ikuskizuna izango dira. Gauean, Trakets-en dantzaldiarekin eta su festarekin bukatuko dira jaiak.
Aranon, umeen eguna
Aranon, umeen eguna izango da gaur. Eguerdian gaztetxoen arteko pelota partiduak izango dira: Goizueta Aranoren kontra. Txokolate goxoa edan eta Gorritiren poni eta gainerako animaliekin jostatzeko aukera ere izango dute txikienek, Aranon. Iluntzean parrilada izango da, afaritarako, eta segidan Tximeleta taldearekin dantzaldia.
GAUR ASTIGARRAGAN
06:30: Gosaria txosna-gunean.
07:30: Sokamuturra.
10:45 Herri-krosaren irteera.
12:30: Kataluniako ´Castellers Colla Vella`k giza dorrea osatuko du Foru plazan.
14:00 Betizu-jana Foru plazan.
17:00 Esku-pilota jaialdia,
pilotalekuan.
17:00 Toka txapelketa,
Foru plazan.
18:30 Mikroglophone
ikuskizuna, Apeztegi plazan.
20:00 Trakets taldearen
emanaldia, J.Barandiaran plazan.
20:30 Afari-merienda txosnetan.
23:00 Su-festa.
23:15 Zezensuzkoa J. Barandiaran plazan.
23:15 Trakets-ekin dantzaldia,
Joseba Barandiaran plazan.
01:00 Jaien agurra txosnetan.
GAUR ARANON
10:00: Diana.
11:00: Meza.
12:30: Pelota partiduak
gazteen artean: Manterola-Elorza eta Arozena-Apezetxea.
18:00: Txokolatada.
19:00: Gorritiren Show-a.
20:30: Parrilada.
22:30: Dantzaldia Tximeleta
taldearekin, jaiei amaiera
emateko.