Antton Adarraga hil zen herenegun, 78 urte zituela. Antton Adarraga oso ezaguna izan da herrian. Alde batetik, bere aurrekoek hasitako Adarraga gozotegiko lanari eutsi eta jarraipena eman ziolako. Bere lanari esker oso ezaguna da Adarraga gozotegia, baita Hernanitik kanpo ere. Bestalde, azken urteetan Adarraga memorialeko dominak banatu izan ditu. Izan ere, Adarraga sendiak kirolarekin lotura haundia izan du, besteak beste, bere aita CD Hernaniko sortzaileetako bat izan zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!