Astigarraga eta Aranon Santa Ana eguna ospatuko dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko uzt. 26a, 02:00

SANTA Ana eguna ospatuko dute gaur Astigarragako eta Aranoko Santio Jaietan. Astigarragan Santa Ana egunean kirolak izaten dira nagusi. Goizean, 10:00etan, Iker Ruizen omenezko 3x3 saskibaloi txapelketa jokatuko da. Beranduago, goizeko 11:30etan, sagardo dastatzea eta Ezpeletako artisau erakusketa izango da. Ordu berean, bai Astigarragako eta baita inguruko herrietako jende mordoa mugitzen duen ekitaldia izango da, idi dema. Eguerdian, bertsolariak eta bazkari herrikoia izango dira. Arratsaldean berriz, 16:00etan, V. Goitibehera txapelketa. Ondoren, arratsaldeko 18:00etan herri kirolak izango dira. Afaldu ondoren, gaueko 22:30etan boxeoaz gozatzeko aukera ere izango da kiroldegian. Gauean, musikaren txanda izango da Kupela, Dj Bullen, Rio Samba Show eta The Beat-Less-en emanaldiekin.

Aranon San Joakin eta Santa Ana eguna
Aranon Santa Ana egunaz gain, San Joakin eguna ere ospatzen dute, jubilatuen eguna den honetan. Besteak beste, hain ezaguna den feria, jubilatuen bazkaria, pelota eta pala txapelketa, oilasko jatea eta dantzaldia izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!