Hileko azken larunbatero bezala, etzi ere bigarren eskuko azoka izango da Atsegindegin. Azoka Udaletxeko ingurugiro departamentuak antolatzen du. Helburua, herritarrak animatzea da gauzak berrerabiltzeko. Honez gain, eguneroko bizitzan sortzen dugun zaborra gutxitzen ikastea ere bada helburuetako bat. Azokan herriko edozein erakundek, hau da, ikastetxeek, elkarteek... eta banakakoek har dezakete parte. Bertan, pilatuta dituzten hainbat gauza eta erabiltzen ez dituztenak sal ditzakete. Gainera, sos batzuk ateratzeko aukera izan dezakete.
Azokak arrakasta
Urte hasieran hartu zuen azokaren erantzukizuna Udaletxeak, eta lehen bezala, arrakasta izaten jarraitzen du herritarren artean.
Larunbatean 11:00etatik 14:00ra izango da Atsegindegin.