SANTIO Jaien bigarren eguna izango da gaurkoa. Goizeko lehen ekitaldiak haurrei zuzendua izango dira. 11:30etatik 13:30etara puzgarriak, ludoteka, quads pista, pilota-etxea, txalupak uretan eta txu-txu trena izango dituzte Foru plazan. Gazteentzat, eguerdiko 13:00etan, Gazte Asanbladak triki-poteoa antolatu du, Jose Barandiaranen plazatik irtenada. Ondoren, gazte bazkaria izango da txosna gunean.
Arratsaldean, goizeko joku berdinekin gozatzeko aukera izango dute Foru plazara hurbiltzen diren haurrek, 17:00etatik hasi eta 19:00ak bitartean.
Ordu berean, 17:00etan, gazteek ere jokuak izango dituzte txosna gunean. Ondoren, 19:00etan kalejira egingo dute txosna gunetik aterata.
Iluntzean, kirolen txanda izango da. 20:00etan pala txapelketako finalak jokatuko dira pilotalekuan eta XXVIII. areto futboleko finalak kiroldegian.
Gauean berriz, kontzertuak izango dira, 23:00etan Xikinkei eta Ankatarteko OI izango dira txosnagunean eta La dama Joseba Barandiaran plazan. Eguna amaitzeko usadiozko kanpai errepika izango da Santiagomendiko ermitan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!