SAN Joan Konpartsak San Joan jaietako balorazioa egiteko bilera egin zuen duela gutxi. San Antonio Paradorearen izan zen aurtengo jaietarako aukeratutako gaia. Bertako arduradun den Pepi Arrozpideren hitzetan «balorazioa oso ono izan da, orokorrean guztia antolatu bezala atera zen, oso ondo». Gainera, antzezlanak herrian izan zuen harrera ona ere azpimarratu nahi izan du konpartsako arduradunak «jende ugari bildu zen plazan antzezlanaren inguruan eta alde horretik oso pozik gaude. Bestalde, herri mailan, jendea ere oso pozik geratu da karrozarekin». Datorren urtera begira jaietan landu ditzaketen gaiak ere aztertu zituzten bileran.