Finaletako azken partidua erabakiko da gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko uzt. 23a, 02:00


GAUR erabakiko da Hernaniko 4 1/2 txapelketako jubenil mailako finala zein pelotarik jokatuko duten. Izan ere, gaur jokatuko dira txapelketako azken finalerdiak: Santxo eta Bilbaoen artekoa, batetik; eta Esnaola eta Fernandezen artekoa, bestetik. Partiduak arratsaldeko 18:00etan hasiko dira, kiroldegiko frontoian. Txapelketako finalak larunbatean jokatuko dira, frontoi berean, eta jubenil mailakoekin batean, kadete eta nagusi mailakoak ere jokatuko dira.


Larunbatean finalak
Jubenil mailako finala larunbatean jokatuko den bigarrena izango da. Aurretik kadete mailako finala jokatuko dute Lopez eta Murgiondok. Hirugarren eta azken partidua nagusi mailakoa izango da, Erroizenea eta Esnaolak jokatuko dutena. Finalean, Hernaniko pelotari onenak ikusteko aukera izango da, eta beraz espero da maila dotoreko partiduak ikustea. Pelotazale guztiak gonbidatuta daude larunbatean goizeko 11:00etan, hasiko diren finaletaz gozatzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!