Mundarro K.E-k emango die gaur hasiera ofiziala Astigarragako Santio jaiei

Kronika - Erredakzioa 2008ko uzt. 24a, 02:00

gaur hasiko dira bost egun iraungo duten Santio Jaiak Astigarragan. Eguerditik hasi eta arratsaldera bitartean umeentzako ekitaldi ugari antolatu dituzte. 12:00etan hasiko dituzte jaiak haurrek, txupinazo txikia botako baitute udaletxeko balkoitik. Ondoren, musika eskolako ikasleek kalejira egingo dute Foru plazatik abiatuta. 12:45etan Xaguxar elkarteak antolatuta jolasak izango dituzte Foru Plazan. Eguerdian, aurretik txartelak erosi dituzten haurrek, bazkaria izango dute plazan bertan. Arratsaldean berriz, 17:00etan Txanogorritxu Rock berbena izango dute eta ondoren txokolatada.

Txupinazoa Mundarro Kirol Elkartearen eskutik
Festei hasiera ofiziala Mundarro K.Ek botatako txupinazo eta pregoiak emango die, arratsaldeko 19:00etan. Jaiei hasiera emateko aukeratu dituzte, denboraldi ezin hobea egin dituztelako, bai saskibaloian eta baita futbolean ere. Ondoren, herriko erraldoi eta buruhaundiak kalez kale ibiliko dira Txirriskla taldeko txistulariek lagunduta. 20:30etan txosnak irekiko dituzte eta gaueko 23:30etan Txan magoaren magia ikuskizuna izango da bertan. Ordu berean Joseba Barandiaran Plazan Halley diskoteka izango da.

Igandera bitartean festa
Jaiek igandera arte iraungo dute eta tartean bi egun haundi ospatuko dituzte;. Santio eguna, herriko patroiaren eguna, ostiralean eta Sana Ana eguna, larunbatean. Ostiralean musika eta dantzaz osatutako ekitaldi ugari antolatu dituzte patroiaren eguna behar bezala ospatzeko. Larunbatean aldiz, herri kirolak izango dira nagusi. Jaiak igandean gaueko 01:00etan amaituko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!