Gaurtik Uztailaren 27a bitartean izango da Donostian

Kronika - Erredakzioa 2008ko uzt. 22a, 02:00

43. Heineken Jazzaldia hasiko da gaur Donostian. Urteroko moduan ikusle ugari hurbilduko dira Donostiara, hernaniarrak tartean. Aurtengo artista esanguratsuenak Liza Minelli, Keith Jarrett, Diana Krall, Ahmad Jamal, Paolo Conte, Kenny Barron eta Return to Forever dira. Emanaldietarako sarrerak kutxa.net, telekutxa, servikutxa eta Victoria Eugenia antzokiko takilan daude salgai. Gaztekutxarekin erosiz gero %10eko beherapena egiten dute. Hala eta guztiz ere, kontzertu ugari debalde izaten dira. Informazio gehiago www.jazzaldia.com-en.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!