SANTIO Jaiak ospatuko dituzte aste honetan bai Astigarragan eta baita Aranon ere. Hernanirekin muga egiten duten herriak izanda biak, herritar ugari joaten dira bai batera eta bai bestera festak ospatzera.
Astigarragako Santio Jaiak
Asteazkenean, uztailaren 23an, hasiko dira Santio Jaiak Astigarragan. Aurten txupinazoa eta pregoia Mundarro Kirol Elkarteak botata izango da. Jaiak hasi eta ekitaldiak ez dira faltako bost egunetan zehar. Asteazkenean bertan, suziriaren aurretik, haurrek ekitaldi ugari izango dituzte. Ostegunean, goizeko 11:30etan hasi eta arratsaldeko 17:00etan jarraituz ere haurrei zuzendutako jardunaldiak izango dira. Eguerdian, Gazte Asanbladak antolatuta triki poteoa eta gazte bazkaria izango dira. Gaualdean berriz musika emanaldiak eta Usadiozko Kanpai-errepika. Ostiralean, Santiago egunean, goizeko 11:00etan Meza Nagusia izango da Done Jakue (Santiago) ermitan. Arratsaldean berriz, Astigar taldearen erakustaldia eta ´Niño Costrini` argentinarren ikuskizuna. Gauean Musika emanaldiak txosnagunean, Foru Plazan eta Joseba Barandiaran plazan. Larunbatean, goizeko 10:00etan Iker Ruizen oroimenezko VIII. 3x3 saskibaloi txapelketa izango da. Ordu eta erdi beranduago sagardo dastatzea izango da Foru Plazan,leku berean eta ordu berean, Ezpeletako artisau erakusketa ere izango da. Arratsaldean, goitibehera txapelketa eta herri kirolak izango dira. Gauean, Boxeoa eta musika emanaldiak txosnagunean eta Barandiaran plazan. Igandean, azkeneko egunean, goizean goiz txosnaguenan egingo den gosariarekin hasiko dute eguna. Arratsaldean, esku pilota jaialdia eta umorezko kale ikuskizuna izango dira. Gauean, jaien agurra egingo da txosna gunean.
Aranoko Santio Jaiak
Aranon herri txikia izaki, lau egunetan ospatuko dira Santio Jaiak, osteguenan hasi eta igandea bitartean. Lau egun izan arren, azkeneko hiru egunetan behintzat nahikoa ekitaldi antolatu dituzte. Ostegunean udaletxeko balkoitik botatako suziriak emango die hasiera jaiei. Ondoren herri poteoa egingo dute eta XXVI. mus txapelketa azkarra jokatuko dute. Ostiralean, Santiago egunean, goizeko 10:00etan hasiko da festa eguna dianarekin, ondoren, meza izango da. Eguerdian, 12:30etan pilota partidua izango da eta arratsaldean, 18:00etan herri kirolak. Ondoren, 19:30etan bertso saioa izango da eta gaualdean dantzaldia Saioa eta Alabierrekin. Larunbatean jubilatuen eguna izango da. Goizean diana ibiliko da kalean zehar eta ondoren meza izango da baita ere. Eguerdian, jada ezaguna den herriko produktuen eta herriko artisauen feria izango da herriko plazan. 12:30etan patata tortila lehiaketa antolatu dute. Jubilatuen eguna izanda, 14:00etan Konzeju jatetxean bazkaria izango dute. Arratsaldeko 17:30etan berriz, pelota eta pala txapelketa finalak izango dira. Gauean baita ere, ohitura den oilasko jatea izango da ´San Roke` elkartean. Eguna ederki amaitzeko, afariaren ondoren, Imuntzo eta Belokirekin dantzaldia izango dute goizaldera arte. Gaueko ordu txikietan, batxuri zopa izango da nahi dutenentzat. Jaiei amaiera umeen egunak emango die igandean. Aurreko egunetan bezala, goizean diana eta meza izango dira. Eguerdian, pilota partiduak gazteen artean. Arratsaldean, txokolatada eta Gorritiren Show-a. Iluntzean parrillada izango da eta ondoren Tximeleta taldearen dantzaldiarekin emango die amaiera jaiei.