BIHAR, uztailak 23, eta datorren astelehenean, uztailak 28, ipuin kontaketa eta txotxongiloak izango dira Biteri Kultur Etxean. Marilo beti lo da asteazkeneko ipuin kontaketaren izenburua. Ikuskizuna 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzako dago zuzendua. Kontaketaren iraupena 45 minutukoa izango da eta arratsaldeko 17:00etan hasiko da. Ipuina euskaraz eta gaztelaniaz kontatuko dute. Bestalde, datorren astelehenean txotxongiloak izango dira. Zergatik bizi da txanogorritxoren amona basoan? da emanaldiaren izena eta arratsaldeko 17:00etan hasiko da. 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzako da eta euskaraz izango da.