San Joan Konpartsak antolatuta, Euskal Dantza ikastaroak izango dira. Irailaren 8tik 10era eman behar da izena, Biterin, 17:00etatik 20:00etara. Ikastaroak urrian hasiko dira eta «animatzeko» mezua luzatu nahi dute San Joan Konpartsakoek, «giro ona izaten baita».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!