Hirigintza batzordea izango da gaur udaletxean. Bertan lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantzaz hitz egingo dute, beste hainbat punturen artean. Ordenantza honi hasierako onarpena eman zitzaion eta alegazioak aurkezteko epea izan da. Guztira bost alegazio aurkeztu dira eta horiek izango dira gaurko batzordean aztertuko direnak. Ordenantza onartzeko Plenora eramatea ere erabaki liteke gaur. Horrez gain, Karabel eta Kaxkoa lotuko dituen igogailuaren proiektuaz ere hitz egingo da batzordean. Proeiktua sakon ezagutzen duten teknikariak izango dira batzordean honen berri emateko. Gaur arratsaldeko 18:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!