Probintzi mailako bola txapelketa izango da bihar, Aian. Sariak izango dira aurreneko 10 onenentzat: aurrenekoak, txapela, trofeoa, 72 euro eta inskripzioaren %40 eramango ditu; bigarrenak, trofeoa, 60 euro eta inskripzioaren %30; hirugarrenak, trofeoa, 54 euro eta inskripzioaren %20; laugarrenak, 48 euro eta inskripzioaren %10; 5garrenak 42 euro; 6garrenak, 36 euro; 7garrenak, 30 euro; 8garrenak, 24 euro; 9garrenak, 18 euro; eta 10garrenak, 12 euro. Izen ematea goizeko 09:30etatik 11:00etara egin ahal izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!