Hernaniko 4 1/2ko pelota txapelketako partiduak jokatu zituzten larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2008ko uzt. 21a, 02:00

Hernaniko 4 1/2ko pelota txapelketa aurrera doa. Larunbatean partiduak jokatu zituzten kiroldegian. Kadete mailakoek finalerdiak jokatu zituzten: Murgiondok 22-3 irabazi zion Artolari eta Lopezek berriz, 22-13 irabazi zion Zapiaini; Murgiondok eta Lopezek jokatuko dute beraz finala, datorren larunbatean. Jubenil mailan finalaurdena jokatu zuten eta Santxok 22-19 irabazi zion Aizpitarte IIri.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!