Kantabriara joango dira irailaren 13an, 60 urteak ospatzeko

Kronika - Erredakzioa 2008ko uzt. 21a, 02:00

Badira 10 urte 1948an jaitakoak elkartzen direla urtero; aurten 60 urte bete dituzte edo beteko dituzte, eta hori dela eta, zerbait berezia egitea pentsatu dute. Horregatik, irailaren 13an, larunbata, Kantabriara joango dira egun pasa; goizeko 08:00etan abiatzeko asmoa dute, Atsegindegitik, eta iluntzeko 20:30ak aldera bueltatzekoa. Izen ematea irekia da eta 1948an jaiotako guztiak daude gonbidatuak. Hila bukatu baino lehen eman behar da izena eta 20 euro jarri behar da momentuan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!