Urtero bezala ur festa egin dute aurten ere udalekuetan. Ostiralean ibili ziren ur eske eta egun aproposa aukeratu zuten, eguzkiak goxatu eta lehortu baitzituen gero blai egindako umeak. Udalekuetako umeek eta begiraleek ikaragarri estimatzen dute egun hau eta pozik ibili ziren Kaxkoan barrena, dendetatik, balkoietatik eta atarietatik iristen zitzaizkien baldekada eta mangera txorrotadapean. ‘Bota ura!’ oihukatzen zuten gehienek eta bazen ‘Ur beroa!’ eskatzen zuenik ere. Gero kultur etxeko atarian eta Atsegindegin sakabanatu eta hezurrak berotzeko aukera izan zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!