Hernani 2020 batzordeak bilera egingo du gaur, irailean egingo den Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea dela eta, atxikitze gutuna sinatzeko proposamena aztertzeko. Hernaniko Udalak Europa osoan zehar irailaren 16tik 22ra ospatuko den Mugikortasun Iraunkorraren Astearekin bat egingo du; ‘Aire Garbia denontzat’ lelopean egingo da aurtengo edizioa eta astean zehar hainbat ekimen izango dira herritarrek eguneroko bizitzan automobila ahalik eta gutxien erabiltzen saiatzeko. Bilera gaur, arratsaldeko 18:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!