Hernaniko Zaharren Egoitzak Santa Maria Magdalena izena izaki, ezin Madalen eguna ospatu gabe pasa. Gaur hasiko dituzte ospakizunak, Madalen bezperan, eta asteazkenera arte izango dute non gozatua. Ekitaldi mordoska antolatu dituzte hiru egunetarako; beti bezala, ez dira faltako merienda berezia, meza, karta jokoak eta toka eta igel txapelketa.
GAUR, MADALEN BEZPERA
10:30 Toka txapelketa.
17:00 Merienda berezia.
BIHAR, MADALEN EGUNA
09:30: Diana txistulariekin.
10:30 Igel txapelketa.
12:00 Meza Nagusia.
17:00 Bingo berezia.
ETZI, ASTEAZKENA
10:30 Txapelketa seiko urrian.
17:30 San Joanetako eta irteeretako argazkiak.