Ostiralean bi bizikleta lapurtu zituzten Hernaniko ur parkean. Jabeak arratsaldeko 20:15 aldera joan ziren bizikleta bila ur parkeko atarira eta bizikletak falta zirela konturatu ziren; bizikletak lotuta utziak zituzten eta kateak moztuta zeuden. Jabeek lapurretaren berri eman nahi izan dute, herritarrak adi egoteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!