ElkartasunA adierazteko modu asko daudela erakutsi zuen atzo Elkartasun Egunean parte hartu zuen jendeak. Goizetik hasi eta gaueko ordu txikietara arte luzatu ziren antolatutako ekitaldiak. Goizeko krosarekin hasi zen atzoko eguna; jende asko bildu zen korrika egitera, animatzera eta bestelako ekitaldietan parte hartzera. Eguerdi partean manifestazio jendetsua ibili zen herriko kaleetan barrena. Bazkaldu ondoren kantuak, ume jolasak eta enkantea izan ziren, besteak beste. Giro ederrean egin zuten bazkalostea eta ondoren, ekitaldia egin zen Tilosetan eta kontzertua gau partean.
Elkartasun Astea
Atzoko Elkartasun Eguna aste osoan zehar luzatu den Elkartasun Asteko egun nagusia izan zen. Aurtengoa II Elkartasun Eguna izan da. Antolatzaileen esanetan, «Euskal presoen eskubideak sistematikoki urratzen dira» eta hori «salatzea eta elkartasuna adieraztea» dira besteak beste, ekitaldi hauen helburu.