HILETAK GARESTIAGO

Kronika - Erredakzioa 2008ko uzt. 19a, 02:00

Jaso berria dugu udalak buzoneatzen duen Udal Aldizkaria. Bertan, kanposantuko arautegi berriaren informazioa zabaltzen da, hemendik aurrera izango diren berrikuntzak azalduz. Inork ez du zalantzan jartzen arautegia berritzearen beharra, bainan erreportaian arautegiaren nobedade bat ez da aipatzen, eta apropos egin dela ez dugu pentsatu nahi. Orain arte gorpuak lurperatzeko garaian hilerriko kapera dohan irekitzen zen, soilik gorpua jasotzeko erabiltzen baita. Hemendik aurrera arautegi berriak 60 euro kobratzea aurreikusten du. Guretzat onartutakoak ez du inongo justifikaziorik, eta ez kobratzea espero dugu. Horrela ez bada, hildakoaren familiari gastu berri hau jakinaraztea eskatzen dugu, kapera iriki edo ez iriki familiak erabaki dezan.

Iñaki Arratibel Olaziregi,
Eusko Alkartasuna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!