Lizeaga auzoko jaiak bihar

Kronika - Erredakzioa 2008ko uzt. 19a, 02:00

Lizeaga auzoko jaiak ospatuko dira bihar, Madalenak Garai batean herritar ugari biltzen zen jaien bueltan eta urte batzutako geldialdiaren ondoren, auzoko gazteak berriro ere animatu dira jaiak antolatzera. Goizeko 09:30etan botako da txupinazoa, eta goizeko 11:00ak aldera haurrek haientzat prestatuko jolasetan parte hartzeko aukera izango dute. Gurasoek bitartean pintxo bat eta baso erdi bat hartzeko aukera izango dute. Eguerdian 14:30ak aldera paellada izango da eta bazkalostean helduentzak jokoak eta musika. Ekitaldiak Gay Murren izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!