ETBk euskarazko musikal bat grabatuko du udaran; gehiena Azpeitian egingo duten arren, Hernaniko Biteri kultur etxean ere grabatzekoak dituzte eszena batzuk, abuztuaren 6tik 8ra. Grabaketarako figuranteak behar dituzte, 13-20 urte bitartekoak batetik, 30etik gorakoak bestetik. Hilaren 24a baino lehen eman behar da izena. Gehiago jakin nahi duenak 615 723 957 telefonora deitu eta Hodeiren galdera egin besterik ez du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!