Ikastaroa astelehenenetik larunbatera

Kronika - Erredakzioa 2008ko uztailaren 18a

Piraguismo ikastaroa hasiko da astelehenean Urumean, Kaxkardi kirol errekreatibo elkarteak antolatuta. Ikastaroak larunbata arte iraungo du eta 8 urte baino gehiago dutenentzat izango da. Oinarrizko piraguismoa da irakatsiko dena eta egunero ordu eta erdiko saioak izango dira. Izen emateak 45 euro balio du. Izena emateko edo informazio gehiagorako: 677 488 910 edo kaxkardi@hotmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!