Errugbi txapelketa herrikoia gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko uzt. 18a, 02:00

Elkartasun Eguna izango da bihar Hernanin eta egunai girotzeko gaur errugbi txapelketa herrikoia izango da, Landaren. Txapelketa arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta momentuan eman daiteke izena. Finala gaueko 21:00etan jokatuko da. Hirugarren denbora herrikoia ere izango da bukatzean. Bihar Elkartasun Eguna izango da, eta besteak beste, herri krossa izango da, goizeko 11:00etan, Plazatik abiatuta. Goizeko 10:30ak aldera Plazara gerturatu eta bertan eman daiteke izena. Helduek 4,5 km. egin beharko dituzte eta haurrek 500 m.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!