EGURALDIA 12:00ak pasatsu zirela jaso zuen Manuel Yabenek, Kaxkoko Alkate berriak, makila Juli Ayerraren eskutik. «Bihotza leherturik daukat, aupa Hernani, aupa Karmen ama» hitzekin eman zion hasiera ekitaldiari eta festa giroa nagusi izan zen egunari. Ondoren, Kaxkoan aski ezagunak diren Gonzalo Rodriguez eta Carmen Caballero omendu zituzten. Alkate berria ondoan zutela, bizilagunek bertsoa abestu eta segidan Agurra dantzatu zieten. Ordurako, bazkalordua iristear zen eta Plaza Berrira hurbildu ziren herritarrekin festak ospatzeko antolatuta zegoen bazkarira. Arratsaldean, zortzi mahaien inguruan gustura aritu ziren karta jokoan. Umeek berriz gaztelu puzgarriak, txokolatada eta jolasak izan zituzten jaiak behar bezala ospatzeko. Afaldu aurretik, Alkate berriak Kaxkoko erakuslehio onenen sari banaketak egin zituen. Ondoren, musikaz lagunduta, tradizioa den sardina jana izan zuten Plaza Berrin. Gauerdian, datorren urtera arte agurtu zuten pozez ospatutako jai eguna.