KA L´AMONA: Hernaniko Kaxkoko sukalde berria, eramateko otorduak.

Kronika - Erredakzioa 2008ko uzt. 15a, 02:00

Lehenengo platera: Hitz joko polita aukeratu dute izen bezala Hernaniko Kaxkoan sukalde berria ireki duten kideek. Katalana eta euskararen arteko konbinazio baten ondorioz baitator Ka l´amona hitza (Amoña-Enea). Beraien funtsa eguneroko jana denez, eta kontuan izanda amoñaren jana bezalakorik ez dagoela munduan, ezin hobeto egokitu dute izena beren aktibitatea zein den adierazteko.
Bigarren platera: Zer topatu dezakegu? Bokata eta pizzez gain (etxekoak, naturalak), aipagarriak diren beste aukera batzuk ere badituzte: eguneko menua (2 plater eta postrea, ogia barne), paella, arkume errea, oilaskoa patatekin eta bestelako platerak. kaxkoko sukalde berri hau duela hilabete ireki zen eta arrakasta dexente ari da izaten Kaxkoko jendearen artean. Postrea:Oraindik ere ezagutzen ez duen jendeak aukera ederra izango du gaur Karmen Eguna dela eta, Plaza Berriko bazkaria bertako sukaldean egina izango baita.

Kale Nagusia, 49
Tfnoa: 943 33 22 36

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!