Urrizak Uterga mendean hartu zuen Galarretan. Partiduak 61 minutu iraun zuen eta 35-26 irabazi zion. Garaipenarekin erremonteko bakarkako txapelketa ofizialean jokatzeko txartela lortu zuen Iruñako pilotariak.
Astebeteko atsedena
Galarretako frontoiak astebetez ateak itxiko ditu. Hurrengo erremonteko partidua datorren asteko ostegunean izango da arratsaldeko 16.00etan. Estelarrean Ezkurra-Badiola arituko dira Altuna II-Lizasoren aurka.