Final laurdenak eta finalerdiak Hernaniko 4 1/2ko txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2008ko uzt. 16a, 02:00

uztailaren lehenengo hastean hasi zen Hernaniko 4 1/2ko txapelketa. Hernaniko klubean dauden pilotariek eta beste klubetan daudenek hartzen dute parte, hiru kategoriatan banatuta egoten den txapelketan.

Asteburuko emaitzak
Asteburuan kadeteek eta nagusiek final laurdenak jokatu zituzten. Kadeteeko emaitzak honakoa izan ziren; Zapiain 22/ Zamora 20, Murgiondo 22/ Elorza 3, Lopez 22/Etxenike 5, Artola 22/ Lujanbio 17. Nagusietan; Erroizena 22/Ezeiza II 8, Gorrotxategi 22/ Azpitarte 10, Esnal 22/ Aldazabal 8. Jubenilek berriz final zortzirenak jokatu zituzten eta emaitzak hauek izan ziren; Azpitarte II 22/Pagola 10, Lizeaga 2/Noble 16.

Aste honetako partiduak
Aste honetan ere hiru kategorietako partiduak jokatuko dira. Asteazkenean final laurdenak izango dira; jubeniletan, Lizeagak Bilbaoren kontra jokatuko du eta kategoria nagusian, San Sebastianek Oiaga izango du aurkari. Larunbatean kadeteek finalerdiak jokatuko dituzte; Zapiainek Lopezen kontra eta Artolak Murgiondo izango du aurkari. Azkenik, eta egun berean, jubenilen final laurdenetako falta den beste pilota partida izango da. Azpitarte II-ak Otaegi izango du aurkari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!