Goiz Eguzki jubilatu etxeak egun pasako irteera antolatu du abuztuaren 1erako, Lekeitiora. Asmoa dute egun horretan goizeko 09:30etan Lekeitio aldera abiatzea, goizeko 11:00etan bisita gidatua izango dute Lekition barrena. Ondoren, Urdaibai aldera joango dira. Eguerdian, Gatikako jatetxe batean bazkalduko dute: paella meditarraneoa, entsalada, legatza erromatar erara piper erreekin, tarta eta izozkia, edariak aukeran eta kafea. Bazkalondorenean, dantza saioa izango da. Bueltakoan Zarautzen geldialdia egingo dute. Irteeraren prezioa 30 euroko da. Izen ematea gaur arratsaldeko 16:00etan egin behar da, Goiz Eguzkin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!