Kaxko Elkartearekin batera, udalekuetako kideek Karmen Eguna ospatuko dute gaur. Horretarako 10:00etan hasiko dira jolas ezberdinekin; jolasak garai batean egiten zirenak izango dira. Kardaberaz, Kale Nagusi eta Plaza Berrin txoko ezberdinak izango dituzte eta haur taldeak txoko horietan barrena ibiliko dira. 12:00etan, Kaxkoko Alkate berriak makila nola hartzen duen ikustera joango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!