DANBATEKO ederrarekin hasi zuten festa Lizeagako jai antolatzaileek, auzoak esnatzeko moduko txupinazoarekin. Piskanaka jendea bildu, batez ere umeak, eta goiza hiru txekor txikiri tutua emanez hasi zuten. Ume jolasak ere izan ziren: txingak, lokotsak eta abar, eguraldiak utzi bitartean behintzat.
Eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu baina Gay Mur-eko arkupean sartuta ederki aritu ziren auzotarrak jolasean, dantzan, tertulian eta txistorra pintxoak janez. Bazkalordurako paella galanta egin zuten bertan, baita ederki gozatu ere. Arratsaldean joku gehiago izan ziren eta gaueko 21:00etan bukatu zuten festa, azkeneko txupinazoarekin. Pozik azaldu ziren bizilagunak, datorren urtean errepikatzeko asmoarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!