10 URTE dira Egin egunkaria eta Egin Irratia itxi zituztela eta atzo kotxe karabana izan zen Martin Ugaldetik Eziago poligonora. Karabana luzea iritsi zen Egin egunkariaren egoitzara. Bertan ziren, besteak beste, Egineko langile ohiak, Euskaldunon Egunkariko langile ohiak, zenbait herritar eta komunikabide ugari. Prentsa ohar baten bidez, Egin egunkariko, Egin Irratiko eta Euskaldunon Egunkariko langile ohiek gogoan izan zituzten komunikabide hauen itxierak, baita Ardi Beltzarena ere, eta «zigortuei eta zigortzeko arriskuan daudenei elkartasuna» adierazi zieten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!