1948an jaiotakoek 60 urte beteko dituzte aurten eta horregatik, zerbait berezia egin nahi izan dute. Bilera egin eta Isla eta Nojara (Cantabria) joatea erabaki dute irailaren 13an, larunbata, egunpasa. Goizeko 08:00etan abiatuko dira Atsegindegitik eta iluntzeko 20:30ak aldera itzultzeko asmoa dute. Deialdia irekia da eta 1948an jaiotako edonor gonbidatua dago. Uztailaren bukaerara arte eman daiteke izena eta 20 euro jarri behar dira momentuan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!