Karmen Jaiak izango dira asteazkenean Kaxkoan. Bizilagunak animatu nahi izan dituzte Kaxkoko balkoiak jaietako banderola eta zapiekin apaintzera. Bestalde, bazkaria ere izango da Karmen Jaietan eta tiketak salgai daude: Peña okindegian, Oindi tabernan eta Jaione Konjelatuetan. Manuel Lujanbio ere ari da saltzen kalean. Gazte Jokoak ere antolatzen ari da Gazte Asanblada egun horretarako eta herriko gazteak animatu nahi dituzte parte hartzera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!