Mobilizazio eta ekitaldi ezberdinak izango dira uztailan zehar, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deituta. Asteazkenean arratsaldean material salmenta postua jarriko dute; uztailaren 17an bertso afaria izango da Santa Barbara elkartean eta joan nahi duenak txartelak Garin tabernan eskura ditzake; uztailaren 18an, errugbi partidua jokatuko da Landaren, gaueko 21:00etan hasita; larunbatean Elkartasun Eguna izango da ekitaldi ugarirekin: 12:00etan herri krossa, 13:00etan manifestazioa, 14:30etan bazkaria, eta ondoren, haur txokoa, kantu herrikoi saioa, enkantea, elkartasun ekitaldia eta kontzertuak izango dira.
Bestalde, jakinarazi dutenez, uztailaren 27an Orioko hondartzara joateko deialdia egin dute eta zita goizeko 11:00etan egin dute Atsegindegin. Abuztuaren 2an errepideetan Euskal Presoak Euskal Herriratzea aldarrikatuko dute. Egun horretarako ere zita egin dute, goizeko 11:00etan, Atsegindegin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!