Uztailaren 21etik 26ra piragusimo ikastaroa, Urumea ibaian

Kronika - Erredakzioa 2008ko uzt. 14a, 02:00

Piraguismo ikastaroa izango da uztailaren 21etik 26ra Urumea ibaian, Kaxkardi kirol errekreatibo elkarteak antolatuta. Oinarrizko piraguismoa da erakutsiko dena, eta jakinarazi dutenez beharrezkoa da igeri egiten jakitea eta 8 urte baino gehiago izatea. Aste osoko ikastaroa izango da eta egunero 1,5 ordu emango dira. Ikastaroaren kostua 45 euroko da. Izena emateko edo informazio gehiagorako: kaxkardi@hotmail.com edo 677488910.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!