Basterola etxe okupatua berriro ere desalojo mehatxupean

Kronika - Erredakzioa 2008ko uzt. 14a, 02:00

Ereñotzu: joan den asteazke-nean, uztailaren 9an, bordaren ustezko jabeak iragarri zigun etxeko obrak eta ingurua txukuntzeko lanak datorren astean hasiko zirela! Obra hauek gure okupazio proiektua, etxe autogestionatua, mehatxuan jartzen dute. Proiektu hau duela 8 urtetik bizirik dago eta hainbat obra egin dira: teilatuaren eta hormen konponketa, ingurua garbitzea, eta abar. Terrenoa eta etxea 2 pertsonei saldu zizkieten, 2007ko urtarrilean eta momentuan Donostian bizi dira. Behin baino gehiagotan etorri zaizkigu, esanez 2 hilabeteko epea genuela etxea uzteko, eta desalojoa indarrez egingo zutela mehatxatuz. Froga moduan joan den abuztuan etxeko atea bota egin zuten. Ez dute salaketarik jarri, ez dute paperik aurkeztu beren proiektuaren berri emateko. Orain bere obra eskaera onartu egin dute udaletxean, ekainaren 26an izandako ohizkanpoko saio batean, alkateak firmatuta. Jabeak exijitzen du etxea lehen bailehen uzteko, bankoari ordaindu behar diola eta horrekin presioa eginez (prestamoa), eta inolako alternatibarik eskaini gabe. Basterola erresistentzia fokoa bihur dezagun, espekulazioaren kontra, ingurugiroa eta biztanleak mehatxatzen dituzten proiektuen kontra! Ez obrarik ez desalojorik! Basterola aurrera, bizirik jarraitzen du! Elkartasuna da gure arma!

Kai Uwe Vollmer
(*Erredakzioan euskeratua).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!