Hernaniko Kom taldeak kontsolazio fasea irabazi du

Kronika - Erredakzioa 2008ko uzt. 14a, 02:00

DONOSTI cup torneoa atzo bukatu zen, futbolez betetako astebete pasa ondoren. Torneoan herrialde ezberdinetako futbolariak bildu dira eta azpimarratzekoa izan da torneoko giro ona. Hernaniarrak ere tartean izan dira, guztira hiru talde. Horietako batek, 15 urte baino gutxiagoko jokalariz osatutako Kom taldeak, kontsolazio fasea irabaztea lortu du, E.S.B. Balqueforten kontra 3-4 irabazi ondoren. Kom taldeak kontsolazio faseko 4 partidu irabazi behar izan ditu fase hori irabazteko. Bestalde, 13 urtez azpiko mutilek osatutako Hernaniarrak taldea kontsolazio faseko aurreneko kanporaketan eliminatu zen, Unificacionen kontra 5-6 galdu ondoren. C.D. Hernani taldea, 16 urte azpiko neskek osatutakoa, fase finaleko aurreneko kanporaketan eliminatu zen, Sant Gabrielen kontra 12 eta 0 galduta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!