Elkartasun Eguna izango da larunbatean Hernanin, presoen eskubideak aldarrikatu eta elkartasuna adierazteko. Egun horren bueltan gaur, bertso afaria izango da, Oier Iurramendi, Unai Gaztelumendi, Asier Azpiroz, Aitzol Barandiaran eta Arnaitz Lasarte bertsolariekin. Txartelak eskuratu daitezke oraindik ere, Garin tabernan. Afaria gaueko 20:30etan hasiko da, Santa Barbara elkartean. Bestalde, gaur goizean eta eguerdi aldera arropa eta bestelako materialarekin mahaia jarriko dute ferian. Bihar errugbi txapelketa herrikoia izango da Landaren. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, eta izen ematea momentuan egin daiteke. Animatzen den jendearekin ekipoak osatuko dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!