Kirol patronatuak herriko kirolariak zoriondu ditu

Kronika - Erredakzioa 2008ko uzt. 13a, 02:00

Hernaniko Kirol patronatuak publikoki zoriondu nahi ditu Hernaniko kirolariak, denboraldi honetan lortu dituzten kirol emaitzengatik. Bereziki, Servando Rivas, Enara Agirrezabala, Jose Mari Murua, Isabel Reyes eta Joxe Mari Santata zoriondu nahi izan ditu. Sailkapeneko goiko postuetan ez dauden kirolari guztiak ere animatu nahi izan ditu kirolean gogoz jarraitzera: «egiten duten lana oso garrantzitsua delako eta partehartzea lehiatzea bezain garrantzitsua delako» .
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!